
Jatetxea
Emozioak sortzeko pentsatutako espazio bat Bilbon, non kulturak eta gastronomiak bat egiten duten zentzumenentzako bidaia paregabe batean.
Sukaldaritza
Bere lurraz, bere kulturaz eta bere tradizioez ari den proposamen batean ardazten da, euskal ekoizleez eta beren lanaz ari dena. Egungo proposamen bat, Enekoren sukaldaritzaren oinarrietatik sortua: zaporea eta teknika.
Karta klasikoa eta dastatzeko menu bi uztartzen dituen egitura batekin, jankideak aukera izango du sukaldariak haurtzarotik bizi eta jasotako errezetez gozatzeko, gaur egun ikuspuntu xume batetik lantzen dituenak, dotoreziaz eta kalitate gorenez.


Espazioa
Patricia Urquiola nazioarteko diseinatzaile eta arkitektoak diseinatua, tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu jatetxeak, eta euskal kulturaren identitate-kanonei, sozietate gastronomikoei, baserriei eta bertako sukaldeei erantzuten die. Betearen eta hutsaren arteko kontrastea nabarmentzen du diseinuak; geometriarekin jolas egiten du, materialekin, argiztatzearekin eta altzariekin, zeinak, erritmo bati jarraiki, espazio desberdinduak osatzen dituzten.
Gure terraza
Eguraldi ona egiten duen bakoitzean, Eneko Atxaren gastronomia dastatzeko aukera izango duzu gure terrazan. Kanpoaldean kokatuta, baina aldi berean estalita dagoen espazio honek hiriko ikuspegiarekin bat egiten du. Bilboren bihotzean dagoen leku berezi hau, bost zentzumenekin gozatzeko diseinatua.

Gure jatetxeak
Eneko Atxaren beste jatetxe batzuk ere bisita ditzakezu