Eneko Atxaren eskutik dator ENEKO Bilbao, sukaldariak Euskalduna Jauregian daukan jatetxe berria

Eneko Atxaren eskutik dator ENEKO Bilbao, sukaldariak Euskalduna Jauregian daukan jatetxe berria

Sukaldariak ofizialki inauguratu de bere espazio gastronomiko berria, Euskalduna Jauregian.

  • Kartako platerak sukaldariaren lurraz, bere kulturaz eta bere tradizioez mintzo dira, euskal ekoizleez eta haien lanaz.
  • ENEKO Bilbao jatetxeak sukaldaritza bizkaitar tradizionala dauka oinarri; antzinako errezetak, modu dotore eta zuzenean aurkeztuak, Enekoren sukaldaritzaren indar guztiarekin.

Proiektu oso pertsonala da, non, gastronomiaren bitartez kultura, ingurua eta bikaintasuna uztartzen diren. Sukaldariak eta bere lantaldeak sukaldaritza bizkaitarraren mamia eman nahi dute ezagutzera, modu dotore eta berritzailean, nazioartean erakutsi eta
kokatzeko.

Kontzeptua:
Enekok bere sukaldeko oroipen propioaren parte diren platerak berreskuratu eta eguneratzeko duen gogoan oinarritzen da proiektuaren nortasuna; haurtzaroan bizi eta bertatik jasotako errezetak, ikuspuntu xume, dotore eta
kalitate gorenekotik landuta.
ENEKO Bilbao jatetxe berriaren bitartez, Euskalduna Jauregiko bostgarren solairutik, gastronomia bizkaitarraren mamia berreskuratu eta aldarrikatu nahi du sukaldariak bere lantaldearekin batera, hari berriz bizia emateko.Euskalduna Jauregia, gainera, plataforma perfektua da sukaldaritza bizkaitarra mundu mailan ezagutzera eman eta zabaltzeko.

Gastronomia:
Sukaldariaren lurraz, kulturaz eta tradizioez ari den karta bat da, euskal ekoizleez eta haien lanaz jarduten dena. Egungo proposamen bat, Enekoren sukaldaritzaren oinarrietatik sortua: zaporea eta teknika. Karta klasikoa eta dastatzeko bi menu uztartzen dituen egitura batekin, Bizkaiko errezeta-liburu tradizionaletako parte diren errezetak gozatzeko aukera izango du mahai-lagunak: pil-pila, sukalkia, intxaur-saltsa… denak ala denak ikuspuntu dotore eta zuzen batekin aurkeztuak. Karta bizi eta aldakorra da gainera, dinanikoa, non produktuen sasoia eta janaritegi bizkaitarreko produktuen aniztasuna diren protagonista nagusiak.

Espazioa:
Bilboko erdialdea begi-bistan duen espazio ireki bat, non bezeroei ongi etorria ematen, jantokian integratua daukan sukaldea bera dagoen. Mahaikide bakoitzak esperientzia perfektua izan dezan, Patricia Urquiola nazioarteko barne-diseinatzaile entzutetsuaren kolaborazioa izan du Enekok. Hala, tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu espazioak, eta euskal kulturaren
identitate-kanonei erantzuten die, elkarte gastronomikoetan, arrantzaleen itsasontzietan, baserrietan eta horien sukaldeetan inspirazio hartuta espazio desberdinduak sortzeko.

Osagai guzti horiei esker, egungo Bilborako pentsatua dagoen jatetxea da ENEKO Bilbao; espazio kosmopolita bat, bilbotarrek beren gastronomiaz goza dezaten eta bisitariek berau ezagutu eta ahatz ez dezaten.