
Ezagutu Eneko Atxaren proposamen gastronomikoa, Bilbo beraren bihotzean.
ENEKO Bilbao; kulturak, gastronomiak eta bikaintasunak bat egiten duten tokia, hiriburuaren modernizazioan parte egiteko
Ongi etorri ENEKO Bilbao-ra
Egurra, metala, zeramika eta argi naturala nagusi diren espazio bat; txikitan gure etxeetan topatu genitzaken zapore, usain eta texturez gozatzeko aukera emango diguna.
Eneko Atxa
Enekoren sukaldaritza zintzotasunean, sorkuntzan eta esfortzuan oinarritzen da. Hiru Michelin izarrak lortzen sukaldari gazteenetakoa izaki –Azurmendi***-, bere sukaldaritza haziz eta garatuz doa, proposamen gastronomiko berriei bidea irekitzeko.


Gure sukaldaritza
Eneko Atxaren lantalde gazteak, Euskalduna Jauregian, sukaldaritza bizkaitarraren mamia eman nahi du ezagutzera, modu dotore eta berritzailean, nazioartean erakusteko. Proposamen gastronomiko autentikoa, zentzu guztietan.
Euskalduna Jauregia
Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregia XXI. mendeko Bilbo berriaren bandera-ontzietako bat da. Hiriaren erdigunean kokatuta dagoen plataforma hobezin hau Guggenheim Museoaren (900 metrotara), San Mamés-en (500 metrotara) eta Kale Nagusiaren (300 metrotara) artean aurkitzen da. Bilboko aireportutik 20 minutu baino gutxiagora dago eta horregatik Euskalduna Jauregia toki ezin hobea da Bizkaiko gastronomia mundu osora zabaltzeko.

Informazio erabilgarria eta ordutegia
Astelehenetan eta asteazkenetik igandera:
13:00etatik 15:30ak arte
Ostegun:
13:00etatik 15:30etara eta 20:30etatik 22:15etara
Ostiral eta larunbatetan egun osoan:
13:00etatik 15:30etara eta 20:30etatik 23:00etara
Astearteetan: Itxita
Zure erreserba egiteko:
edo telefonoz
Arreta telefonikoa:
Astelehenetan eta asteazkenetan 11:00etik a 14:00etara
Ostegunetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 20:30etik 22:00etara
Igandetan 12:30etik 14:00etara
Non gaude: Euskalduna Jauregian.
Bostgarren solairua (zuzeneko sarrera txartel-leihatilaren ondoan dauden igogailuetatik)
Koordenadak: N 43º 16′ 03″ W 2º 56′ 41″